Euskotrenek, maiatzaren 10ean, Metroko 3. linean zerbitzu berezia eskainiko du LA OREJA DE VAN GOGH taldearen kontzertua dela eta

Entradilla

Euskotrenek, maiatzaren 10ean, Metroko 3. linean zerbitzu berezia eskainiko du LA OREJA DE VAN GOGH taldearen kontzertua dela eta

Body

Euskotrenek trenen zerbitzu berezia eskainiko du Metroaren 3. linean, LA OREJA DE VAN GOGHren kontzertura bertaratzen direnei bueltatzeko joan-etorriak errazteko. Kontzertua maiatzaren 10ean izango da, igandea, BECen.

L3ko trenen ohiko ordutegia luzatu egingo da, Metro Bilbaok 1. eta 2. lineetan ezarritako zerbitzua osatuz, Zazpikaleak geltokian dagoen loturari esker. Kontzertua amaitu ondoren itzulerako joan-etorrietarako, hainbat zirkulazio gehigarri eskainiko dira Matiko/Bilbao eta Kukullaga/Etxebarri geltokien artean, bi noranzkoetan.

Euskotrenek joan-etorriak egingo dituzten pertsonei ordutegiak APP ofizialean zein www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die. 

Informazio gehiagorako, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietara joan daitezke edo 944 333 333 telefono zenbakira deitu.

js-tarifas