Zerbitzu berezia

Entradilla

Euskotrenek apirilaren 18an trenen zerbitzu berezia eskainiko du

Body

Apirilaren 18an ospatuko diren hainbat ekitaldiren ondorioz (Errege Koparen finala eta Flashback jaialdia) eta gerta daitekeen eskariaren igoerari erantzuteko, Euskotrenek E2 Lasarte/Oria – Hendaia lineako tren-zerbitzua indartuko du. 

Arratsaldean Amara eta Hendaia geltokien arteko zerbitzua 15 minuturik behin eskainiko da, Ficoban ospatuko den ‘Flashback’ jaialdiri zerbitzua emateko. Larunbatetako ohiko gaueko zerbitzua ere bikoiztu egingo da, beraz apirilaren 18tik 19rako gauean trenak orduro ibiliko dira Lasarte-Oria eta Hendaia artean. 

Gainera, Euskotrenek E1 lineako Zumaia-Donostia tartean ohiko trenen zerbitzua indartuko du.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefono honetara dei dezakete: 944 333 333. Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere.

js-tarifas