Euskotrenek apirilaren 12an, igandean, Bilboko tranbia-zerbitzua eta metroko 3. lineako zerbitzua indartuko ditu, Athletic – Villarreal partidua dela eta
Euskotrenek apirilaren 12an, igandean, Bilboko tranbia-zerbitzua eta metroko 3. lineako zerbitzua indartuko du, Athletic Club – Villarreal CF partidua dela eta; partidua 21:00etan izango da San Mamesen.
BILBOKO TRANBIA
Bilboko tranbian, Euskotrenek ohiko zerbitzua indartuko du, Pío Barojatik La Casillarako zirkulazioarekin, eta irteera 20:00etan izango da. Partiduaren aurretik eta ondoren, San Mames inguruko gunean segurtasuna bermatzeko, La Casilla eta Euskaldunako geralekuen artean etete partzialak egingo dira.
Partidua hasi aurretik, etetea 20:20an hasiko da, eta 21:00etan amaituko da. Partiduaren amaitu ondoren, La Casilla eta Euskaldunaren arteko etetea 22:45aren eta 23:10aren bitartean izango da. Eten horiek Bilboko Udalak koordinatutako Larrialdietako Udal-planean daude jasota.
San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak saihesteko, Euskotrenek gomendatzen du Euskalduna geralekurantz joatea tranbian itzultzeko joan-etorriak hasteko. Horretaz gain, ordaintzeko sistema gisa Barik erabiltzea gomendatzen da, tranbiara igotzeko prozesua errazteko.
METRO L3
Ekitaldia amaitu ondoren itzultzeko lekualdatzeetarako, Metroko L3 linean (Matiko/Bilbao – Kukullaga/Etxebarri) igandeetako ohiko ordutegia zabalduko da, Metro Bilbaok 1. eta 2. lineetan ezarritako zerbitzua osatuz, Zazpikaleak/Casco Viejo geralekuan dagoen loturari esker.
Erabiltzaileek beren eskura dituzte Euskotrenen 944333333 telefono-zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta APP ofiziala.