Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak datorren asteburuan lurrunezko hiru tren jarriko ditu martxan
Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa den Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko hiru tren jarriko ditu martxan datorren asteburuan. Zerbitzu horiek azarora arte luzatuko den denboraldi erregularraren barruan sartzen dira.
Lurrunezko trenek ordutegi hau izango dute Museotik (Azpeitia-Gipuzkoa) Lasaora irteteko:
• Larunbata, apirilak 11: 12:00etan eta 17:30ean.
• Igandea, apirilak 12: 12:00etan.
Museoko instalazioak ordutegi honetan irekiko dira:
Asteartetik ostiralera (lanegunetan):
Goizez: 10:00etatik 13:30era
Arratsaldez: 15:00etatik 18:30era
Larunbatetan:
Goizez: 10:30etik 14:00etara
Arratsaldez: 16:00etatik 19:30era
Igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik):
Goizez: 10:30etik 14:00etara
Burdinbidearen Euskal Museoak Europako trenbide bildumarik onenetako bat jarri du ikusgai bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren-makinak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta hainbat motatako bagoiak. Era berean, Euskadiko makina-erreminta multzo osatuenetako bat eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen laginak ditu, baita munduko tren erlojuen bildumarik onenetakoak ere.
Jendearentzako informazioa
• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa:943 15 06 77
• Posta elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus