Euskotrenek Bilboko metroaren 3. Linearen zerbitzua aldatuko du Aste Santuan
Euskotrenek Bilboko metroaren 3. linea (Kukullaga/Etxebarri – Matiko/Bilbao) aldatuko du apirilaren 1etik 5era. Linea horrek Metro Bilbaoren 1. eta 2. lineekin lotura-puntu bat du Zazpikaleak geltokian.
Hurrengo Aste Santuan 3. lineako zerbitzuaren datu nagusiak honako hauek izango dira:
• Apirilaren 1eko (asteazkena) azken irteerak: 23:02an (Matiko/Bilbotik Kukullaga/Etxebarrirantz), 23:14an (Kukullaga/Etxebarritik Matiko/Bilborantz) eta 23:17an. (Matiko/Bilbotik Zazpikaleetaraino).
• Apirilaren 2tik 3ra eta 3tik 4ra bitarteko gauak: gaueko zerbitzuak 15 minuturo izango dira, bi noranzkoetan, goizaldeko ordu biak pasatxo arte. Zehazki, gaueko zerbitzua 23:17 eta 2:15 bitartean izango da Matiko/Bilbotik Kukullaga/Etxebarrirantz, eta 23:38 eta 2:08 bitartean. Kukullaga/Etxebarritik Matiko/Bilborantz.
• Apirilaren 4tik 5erako gaua: larunbatetako ohiko zerbitzua, gau osoan zirkulazioak eginez.
• Apirilaren 5eko (igandea) azken irteerak: 23:02an (Matiko/Bilbotik Kukullaga/Etxebarrirantz) eta 23:17an. (Kukullaga/Etxebarritik Matiko/Bilborantz).
Erabiltzaileek 944333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.