Euskotrenek Vitoria-Gasteizen tranbia zerbitzu berezia eskainiko du Inauteriak direla eta

Entradilla

Euskotrenek Vitoria-Gasteizen tranbia zerbitzu berezia eskainiko du Inauteriak direla eta

Body

• Otsailaren 14tik 15erako gauean Inauterietan berriro ere tranbia zerbitzu berezia eskainiko da
• Otsailaren 14an, larunbata, eta 15ean, igandea, zerbitzua partzialki aldatuko da, hirian aurreikusitako desfileak direla eta


Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailaren mendeko sozietate publikoa den Euskotrenek, tranbien zerbitzu berezia eskainiko du Gasteizko Inauteriak direla eta. Iaz lehen aldiz gertatu zen bezala, tranbia inauteri hauetan otsailaren 14tik 15erako gau osoan ibiliko da, garraio publikoan joan-etorriak errazteko.

Euskotrenek Inauterietako gaueko zerbitzu berezia eskainiko du Ibaiondo, Salburua, Abetxuko eta Unibertsitateko adarretan, ordu erdiko maiztasunarekin, eta gutxi gorabehera 15 minutuko maiztasunarekin erdialdeko adarrean (Honduras-Florida tartea), bertatik Vitoria-Gasteizko tranbiaren bi lineen zerbitzua ematen duten unitate guztiak ibiltzen baitira.


Zerbitzua aldatzea desfileetan, otsailaren 14an eta 15ean

Larunbatean eta igandean Euskotreneko tranbien zerbitzuak eragina izango du programatutako desfileak direla eta, Angulema – Legebiltzarra tartean aurreikusitako honako mozketa hauekin:

• Larunbata. otsailak 14: 17:30etik 22:00etara bitartean.
• Igandea, otsailak 15: 11:30etik 15:30era bitartean.

Gainerako zerbitzuak ohiko moduan ibiliko dira.

Erabiltzaileek informazio gehiago jaso ahal izango dute tranbien geralekuetan eta ordutegien bilatzailean, bai Euskotrenen APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunean. Horrez gain, 944 333 333 informazio-telefonoa eskura duzue.

js-tarifas