Euskotrenek asteazkenean, urtarrilaren 28an, Bilboko tranbiaren eta metroaren 3. Linearen zerbitzua indartuko du Athletic – Sporting Portugal partida dela eta

Entradilla

Euskotrenek asteazkenean, urtarrilaren 28an, Bilboko tranbiaren eta metroaren 3. Linearen zerbitzua indartuko du Athletic – Sporting Portugal partida dela eta
 

Body

Asteazkenean, urtarrilaren 28an, Euskotrenek tranbiaren eta metroaren 3. linearen zerbitzua indartuko du Bilbon, Athletic Club – Sporting Portugal futbol partida dela eta. Partida San Mamesen 21:00etan jokatuko da.


BILBOKO TRANBIA
Bilboko tranbian, Euskotrenek ohiko zerbitzua indartuko du. Partidaren aurretik eta ondoren, San Mames inguruan segurtasuna bermatzeko, La Casilla eta Euskalduna artean zerbitzuaren zati bat moztuko da.

Partida hasi aurretik, zerbitzuaren etetea 20:00etan hasiko da, eta 21:05ean amaituko da. Partidaren ondoren, La Casillaren eta Euskaldunaren arteko mozketa 22:40tik 23:20ra izango da. Mozketa horiek Bilboko Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planean sartuta daude.

San Mames inguruko geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, itzulerako joan-etorriak tranbian egiteko. Gomendatzen da, halaber, Barik erabiltzea ordainketa sistema gisa, ontziratze prozedura errazteko.

L3 METROA
Partida amaitu ondorengo itzulerako joan-etorrietarako, lanegunetako ohiko ordutegia luzatuko da Metro L3an (Matiko/Bilbo – Kukullaga/Etxebarri), eta Metro Bilbaok 1. eta 2. lineetan ezarritako zerbitzua osatuko da, Zazpikaleak geltokian dagoen loturari esker.

Erabiltzaileek 944 333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.

js-tarifas