Euskotrenek asteartean, abenduaren 23an, Bilboko tranbiaren zerbitzua partzialki etengo du, ‘Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira dela eta'

Entradilla

Euskotrenek asteartean, abenduaren 23an, Bilboko tranbiaren zerbitzua partzialki etengo du, ‘Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira dela eta' 

Body

Euskotrenek asteartean, abenduaren 23an, Bilboko tranbiaren zerbitzua aldatuko du ‘Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira’ dela eta. 

Tranbien zirkulazioa etetea Arriaga – Pio Baroja tartean aurreikusita dago, 16:00etatik 21:00etara, gutxi gorabehera. Aipatutako aldian, zerbitzua Bolueta – Arriaga eta Pio Baroja – La Casilla tarteetan mantenduko da, bi noranzkoetan.

Lanaldiaren gainerakoan ohiko zerbitzua emango da.

Euskotrenek tranbian ibiliko diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 telefono-zenbakia ere eskura dezakete.

js-tarifas