Abenduaren 21ean amaituko da Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoaren 2025eko denboraldia
Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren mendeko Euskotren sozietate publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoak abenduaren 21ean (igandea) emango dio amaiera 2025eko denboraldiari.
2025eko abenduaren 22tik 2026ko urtarrilaren 6ra (biak barne), Azpeitiko (Gipuzkoa) Museoaren instalazioak itxita egongo dira jendearentzat. Urtarrilaren 7an (asteazkena) hasiko da 2026 ekitaldiko denboraldia.
Museoa honako ordutegi honetan egoten da irekita:
• Asteartetik larunbatera: 10:00 - 13:30 / 15:00 - 18:30.
• Igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik): 10:30 - 14:00.
Burdinbidearen Euskal Museoaren instalazioetan trenbideekin lotutako Europako bildumarik onenetakoa ikus daiteke. Denetariko ibilgailuak daude bertan: lurrun bidezko tren-makinak, bai eta dieselak eta elektrikoak ere; automotorrak eta askotariko bagoiak. Horrez gain, Euskadiko makina-erremintako bildumarik osatuenetako bat dauka, garai bateko Urolako trenbideko tailer mekanikoari esker, eta XIX. mendearen amaieratik honako treneko uniformeak daude ikusgai, baita munduko tren-erlojuen bildumarik onenetakoa ere.
Informazio gehiago:
• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informaziorako telefono-zenbakia: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus