Euskotrenek abenduaren 21ean trenen zerbitzu berezia eskainiko du Donostiako azoka dela eta

Entradilla

Euskotrenek abenduaren 21ean trenen zerbitzu berezia eskainiko du Donostiako azoka dela eta

Body

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko sailaren mendeko sozietate publikoak, bere trenen zerbitzua indartuko du Donostiako San Tomas azokak sortzen duen eskaerari erantzuteko. 

Abenduaren 21ean, Donostian San Tomas azoka dela eta joan-etorriak ugarituko direla aurreikusita, E1 (Zumaia – Amara tartea) eta E2 (Lasarte Oria – Hendaia) lineen igandeetako ohiko zerbitzua indartu egingo da hainbat zirkulazio osagarrirekin.

Euskotrenek trenez joango diren pertsonei APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko bilatzailean ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die.

Informazio gehiago nahi izanez gero, geltokietara joan edo 944 333 333 telefonora deitu.

js-tarifas