Euskotrenek ostiralean, abenduaren 12an, trenen zerbitzu berezia eskainiko du Real Sociedad – Girona partida dela eta
Euskotrenek trenen zerbitzua indartuko du Real Sociedad – Girona FC futbol partidarako joan-etorriak errazteko. Partidu hori Reale Arenan jokatu da ostiralean, abenduaren 12an, 21:00etatik aurrera.
Itzulerarako, Euskotrenek trenak Anoetatik Hendaia, Altza, Lasarte/Oria eta Zumaiarantz eskainiko ditu.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefono honetara dei dezakete: 944 333 333. Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere.