Euskotrenek asteazkenean, abenduaren 10ean, Bilboko tranbiaren zerbitzua aldatuko du Athletic – PSG partida dela eta

Entradilla

Euskotrenek asteazkenean, abenduaren 10ean, Bilboko tranbiaren zerbitzua aldatuko du Athletic – PSG partida dela eta

Body

Abenduaren 10ean, asteazkenean, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzua aldatuko du Athletic Club – PSG partida dela eta. Partida 21:00etatik aurrera San Mamesen jokatuko da.

UEFA CHAMPIONS LEAGUEko 6. jardunaldiko partida dela eta, tranbiaren zerbitzuaren zati batzuk kenduko dira, San Mames inguruan segurtasuna bermatzeko helburuarekin, Bilboko Udalarekin koordinatuta. Aldaketak honako hauek izango dira:

· 17:00etatik 21:00etara bitartean, PIO BAROJA eta LA CASILLA geralekuen arteko zerbitzua kendu egingo da. Hau da, zerbitzua aipatutako ordutegian emango da, BOLUETA eta PIO BAROJA artean.

· 21:00etatik abenduaren 10eko zerbitzua amaitu arte, zerbitzua EUSKALDUNA eta LA CASILLA artean kenduko da. Beraz, 21:00etatik zerbitzua amaitu arte, tranbiak BOLUETA-EUSKALDUNA tartean soilik ibiliko dira.

Lanaldiaren gainerakoan ohiko zerbitzua emango da.

Boluetara itzultzeko tranbia-zerbitzua aukeratzen dutenek Euskaldunako geralekura joan beharko dute. Ontziratze prozedura errazteko ordainketa sistema gisa Barik erabiltzea gomendatzen da.

Erabiltzaileek 944 333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.

js-tarifas