Euskotrenek larunbatean, azaroaren 1ean, trenen zerbitzu berezia eskainiko du Real Sociedad – Athletic partida dela eta
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad – Athletic Club futbol partidarako joan-etorriak errazteko. Partida hori larunbatean, azaroaren 1ean, 18:30etik aurrera Reale Arenan jokatuko da.
Itzulerarako, Euskotrenek trenak eskainiko ditu Anoetatik Hendaia, Altza, Lasarte/Oria eta Zumaiarantz.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefono honetara dei dezakete: 944 333 333. Halaber, Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan informazioa jaso daiteke, baita APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere.