Euskotrenek urriaren 18an Bilboko tranbiaren zerbitzuaren amaiera aurreratuko du ‘TotalEnergies Bilbao Night Running Fest' dela eta
‘TotalEnergies Bilbao Night Running Fest' ospatuko denez, urriaren 18an, larunbata, Euskotrenek tranbiaren zerbitzuaren amaiera aurreratuko du, lasterketari lekua uzteko. 17:30etik aurrera, zerbitzua bertan behera geratuko da ibilbide osoan, hurrengo goizera arte.
Tranbiak ordutegi honetan egingo ditu azken irteerak:
• Bolueta-La Casilla: 16:46an
• La Casilla-Bolueta: 17:23an
Euskotrenek tranbian bidaiatuko duten pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 telefono-zenbakia ere erabil dezakete.