Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du urriaren 5ean, igandean, KILOMETROAK 2025 jaia dela eta
Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du igandean, urriaren 5ean, ELGOIBARko geltokian joan-etorriak errazteko helburuarekin, KILOMETROAK 2025 jaia dela eta. Zehazki Euskotrenek E1 Amara/Donostia – Matiko/Bilbo lineako trenbide-zerbitzua indartuko du.
Bestalde, Toletxegaingo geralekua zerbitzuz kanpo geratuko da igande osoan zehar (hilak 5).
Euskotrenek trenez mugituko diren pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, APP ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 944 333 333 telefono-zenbakia eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokiak daude eskuragarri.