Euskotrenek gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du Galdakaoko jaiak direla eta

Entradilla

Euskotrenek gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du Galdakaoko jaiak direla eta

Body

Galdakaoko jaiak direla eta, Euskotrenek larunbatetan, irailaren 13an eta 20an, gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du, jaiez gozatzeko garraio publikoko aukera bat errazteko helburuarekin.

Hain zuzen ere, gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko da Matiko/Bilbo – Traña tartean, irailaren 13tik 14ra eta 20tik 21era bitarteko gauetan, Euskotrenen larunbat gauetako zerbitzuaren osagarri, Matiko/Bilbo eta Deba artean. 

Euskotrenek trenez joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Erabiltzaileek Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan eta 944 333 333 telefonoan informazio gehiago jaso dezakete.
 

js-tarifas