Euskotrenek larunbatean, irailaren 13an, zerbitzu berezia eskainiko du Real Sociedad – Real Madril partida dela eta
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du, Real Sociedad – Real Madrid futbol partidarako joan-etorriak errazteko. Partida Reale Arenan jokatuko da irailaren 13an, larunbata, 16:15etik aurrera.
Itzulerarako, Euskotrenek trenak eskainiko ditu Anoetatik Hendaia, Altza, Lasarte/Oria eta Zumaiarantz.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefonoa dute eskura. Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso dezakete informazioa, baita APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere.