Euskotrenek irailaren 12ko eta 13ko gauetan trenen zerbitzu berezia eskainiko du Bermeoko jaiak direla eta

Entradilla

Euskotrenek irailaren 12ko eta 13ko gauetan trenen zerbitzu berezia eskainiko du Bermeoko jaiak direla eta

Body

Bermeoko jaiak direla eta, Euskotrenek gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du irailaren 12an eta 13an, jaiez gozatzeko garraio publikoko aukera bat errazteko helburuarekin.

Ostiral gauean (irailaren 12tik 13ra), norabide bakoitzean 7 tren ibiliko dira Gernika – Bermeo tartean.

Bestalde, larunbat gauean (irailaren 13tik 14ra), 8 tren ibiliko dira noranzko bakoitzeko Gernika eta Bermeo artean, eta 4 Amorebieta eta Bermeo artean. Larunbateko zerbitzu berezi honek gaueko tren-eskaintza osatuko du Euskotrenen E4 linean (Matiko/Bilbo – Bermeo).

Euskotrenek trenez joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Halaber, 944 333 333 telefonoan eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere eman daiteke informazioa.

js-tarifas