Euskotrenek astelehenean, irailaren 8an, trenen zerbitzu berezia eskainiko du Eibar – Andorra partida dela eta
Euskotrenek astelehenean, irailaren 8an, 20:30etatik aurrera trenen zerbitzu berezia eskainiko du Ipuruan jokatuko den S.D. Eibar eta F.C. Andorra taldeen arteko futbol partida dela eta.
Euskotrenek partidaren ondoren bere zerbitzua indartuko du, eta horren aurretik joan-etorrien beharrak tren erregularrekin beteko dira.
Partidaren ondoren bi tren berezi irtengo dira:
• ARDANTZA (Eibar) – Durango: 22:50ean
• ARDANTZA (Eibar) – Elgoibar: 22:50ean
Zerbitzu berezi honen helburua partidara joateko garraio publikoaren aukera bermatzea da.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefonoa dute eskura. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan, geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean eta Euskotrenen APP ofizialean.