Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko 2025eko denboraldia asteburu honetan amaituko du
Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa den Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak datorren asteburuan lurrunezko bi tren zirkulazioan jarriko ditu. Museotik (Azpetia) Lasaora irteteko ordutegia honako hau izango da:
• Larunbata, azaroak 1 (jaieguna): 12:00etan.
• Igandea, azaroak 2: 12:00etan.
Museoaren irekiera ordutegia honako hau da:
• Lanegunetan (asteartetik ostiralera): 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era.
• Larunbatetan: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
• Igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik): 10:30etik 14:00etara.
Lurrunezko trenen zerbitzu erregularraren 2025eko denboraldia amaitu ondoren, azaroaren 4tik aurrera, asteartea, Museoaren irekiera-ordutegia aldatuko da, eta honako hau izango da: 1) Asteartetik larunbatetara, 10:00etatik 13:30era, eta 15:00etatik 18:30era; 2) Igandeak eta jaiegunak (astelehena izan ezik), 10:30etik 14:00etara.
Bestalde, abenduaren 6an eta 7an tren historikoen ohiko zerbitzua eskainiko da, urte amaieran.
Burdinbidearen Euskal Museoak bere instalazioetan Europako tren-bildumarik onenetakoa erakusten du, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren-makinak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak.
Era berean, Euskadiko makina-erreminta multzorik osatuenetako bat eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen eta munduko tren-erlojuen bildumarik onenetako baten laginak ditu.
Jendearentzako informazioa
• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Posta elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus