Euskotrenek irailaren 7an eta 14an, igandeetan, trenen zerbitzu berezia eskainiko du Donostiako estropadak direla eta
Euskotrenek irailaren 7an eta 14an Zumaiako eta Amarako geltokien artean ohiko trenen zerbitzua indartuko du, Donostiako Kontxako estropadak direla eta. E1 lineako igandeetako ohiko maiztasuna hainbat zirkulazio berezirekin osatuko da.
Trenetan hobeto banatu ahal izateko, Euskotrenek erabiltzaileei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela APP ofizialean eta www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefonoa dute eskura. Euskotreneko langileekin zerbitzatzen diren geltoki eta geralekuetan ere informazioa jaso daiteke.