ZERBITZU ALDAKETA

Entradilla

Bizkaiko autobusak (abuztuak 16tik - 23ra): aldaketak zerbitzuan A3414 linean Bilboko Aste Nagusiko jaiak direla eta

Body

Bilboko jaiak direla eta, datorren abuztuaren 16tik 23ra arte (biak barne), su artifizialak egiten diren bitartean etenak egitea aurreikusten da, eta abuztuaren 17an, berriz, "Balearen desfilea" dela eta, 18:00etatik 21:30era, gutxi gorabehera, Kale Nagusian mozketa egongo da. Hori dela eta, A3414 BILBO-GETXO lineako ibilbidea eta geralekuak aldatu behar dira (Artxandako tuneletatik), honako zerbitzuetatik.

1- Su artifizialak direla eta, Bilboko jaietan zehar, trafikora La Salvetik Txorierrirako tunelak itxiko dituzte, 21:30etik ekitaldia amaitu arte.

Ukitutako zerbitzuak:

  • Irteerak Bilbotik: 21:40tik zerbitzua bukatu arte.
  • Irteerak Getxotik: 21:40an.

     Ukitutako geralekuak:

  • Getxorako noranzkoa: Errekalde Zumardia 29: Elkano 5 kalera eramango da.
  • Bilborako noranzkoaErrekalde zumardia 14, Gran Vía 46 “Sota”: Arte Ederrako Museora eramango dira.

2- 2025eko abuztuaren 17an, Balearen desfilea dela eta, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara arte, Kale Nagusia trafikora itxita egongo da.

Kendutako geralekuak:

  •  Kale Nagusia 79
  •  Errekalde Zumardia 29
  •  Errekalde Zumardia 14
  •  Kale Nagusia 46 “Sota”
  •  Kale Nagusia 74

Informazio gehiago: www.bizkaibus.eus, tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus  APPan

js-tarifas