Euskotrenek gaueko tren zerbitzua eskainiko du Debako San Roke jaiak direla eta
Debako San Roke jaiez gozatzeko garraio aukera erosoa eskaintzeko asmoz, Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du Ermua eta Deba geltokien artean, bi noranzkoetan, abuztuaren 15etik 16rako gauean.
Bestalde, larunbatetik, abuztuaren 16tik aurrera, Bilboko Aste Nagusirako gaueko trenen zerbitzu berezia hasiko da, eta Matiko/Bilbo-Deba tartean ere zirkulazioak egingo dira, Debako San Roke jaien ospakizunaren azken zatian.
Euskotrenek trenez joan behar dutenei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiagorako, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietara joan daitezke eta 944 333 333 telefono zenbakira deitu.