Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak asteburuan zirkulazioan lurrunezko hiru tren jarriko ditu
Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak, asteburuan lurrunezko hiru tren jarriko ditu zirkulazioan.
Lurrunezko trenak honako irteera ordutegia izango du Museotik (Azpeitia) Lasaorantz.
• Abuztuak 30, larunbata: 12:00etan eta 17:30ean.
• Abuztuak 31, igandea: 12:00etan.
Museoaren irekiera ordutegia honako hau da:
• Asteartetik larunbatera: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
• Igandeak eta jaiegunak: 10:30etik 14:00etara.
ORDUTEGI ALDAKETA IRAILAREN 2AN
Irailaren 2an Burdinbidearen Euskal Museoak bere ordutegia aldatuko du. Ondorengoa izango da:
• Lanegunak (asteartetik ostiralera): 10:00 - 13:30 / 15:00 - 18:30
• Larunbatak: 10:30 - 14:00 / 16:00 - 19:30
• Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30 - 14:00
Burdinbidearen Euskal Museoak bere instalazioetan Europako tren-bildumarik onenetakoa erakusten du, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren-makinak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak.
Era berean, Euskadiko makina-erreminta multzorik osatuenetako bat eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen eta munduko tren-erlojuen bildumarik onenetako baten laginak ditu.
Jendearentzako informazioa
• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Posta elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus