Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du Donostiako Aste Nagusirako
Abuztuaren 9tik 16ra bitartean, Euskotrenek eguneko eta gaueko tren-zerbitzu berezien eskaintza zabala egingo du, Donostiako Aste Nagusia dela eta.
Zehazki, tren-zerbitzua sendotuko du, bi noranzkoetan, honako tarte hauetan:
• E1 Zumaia-Amara (Donostia/San Sebastián).
• E2 Lasarte Oria-Amara (Donostia/San Sebastián)-Hendaia.
• E5 Altza-Amara (Donostia/San Sebastián).
Abuztuaren 9tik 16ra trenez mugituko diren pertsonei gomendatzen zaie ordutegiak aldez aurretik kontsultatu ditzatela, APP ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazio gehiago behar izanez gero, erabiltzaileak Euskotreneko langileak dituzten geltokietara joan daitezke, edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.