ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E1 (uztailak 19 eta 26): Gaueko zerbitzua indartuko da Amorebietako jaiak direla eta

Body

Euskotrenen gaueko trenen zerbitzua indartu egingo da Amorebieta-Etxanoko Karmengo jaiak direla-eta uztailaren 19an eta 26an.

Euskotrenek larunbatetako ohiko gaueko tren-zerbitzua indartuko du tarte hauetan:

  • Matiko/Bilbo – Deba.
  • Amorebieta – Gernika (Amorebieta – Bermeo adarrean).

Amorebieta - Bermeo adarreko trenen kasuan, espero den jendetza dela-eta, Amorebietan jatorria edo helmuga duten zirkulazioek ez dute geldialdirik egingo Amorebieta Geralekua geltokian; hau da, gaueko tren zerbitzua Amorebieta Geltokian zentralizatuko da.

Euskotrenek trenez bidaiatuko duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, APP ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.

Informazio gehiagorako, erabiltzaileek bertan langileak dituzten Euskotreneko geltokietara jo dezakete, edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.

js-tarifas