Metroa - L3 (uztailak 10): gaueko tren zerbitzu berezia Bilbao BBK Live jaialdia dela eta
Euskotrenek datorren ostegunean, uztailak 10, Metroaren 3. linean (Kukullaga/Etxebarri – Matiko/Bilbao) gaueko zerbitzu berezia eskainiko du, Bilbao BBK Live 2025era bertaratzen diren pertsonen garraio publikoko joan-etorriak errazteko.
Zerbitzu berezi horrek, udako ostiral eta larunbatetako 3. lineako gaueko zerbitzuarekin batera, eta Metro Bilbaok 1. eta 2. lineetan ezarritako zerbitzua osatuz (Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian dagoen loturari esker), Bilbao BBK Livera bertaratutakoen garraio-beharrei erantzuteko aukera emango du hiru egunetan: uztailaren 10ean, 11n eta 12an.
Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatu die erabiltzaileei, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Informazio gehiago Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan edo 944 333 333 telefonoan.