15 URTETIK BEHERAKOAK

Entradilla

Bizkaiko autobusak (uztailak 1): 15 urtetik beherakoek doan bidaiatuko dute

Body

2025eko apirilaren 3ko Foru Erabakiaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak 2025eko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldirako, Bizkaibusen tarifen gaineko honako neurri hauek onartu ditu, aldi baterako:

-Bizkaibusen operatzen duten aldi baterako eta bidaia anitzeko tituluen tarifak doakoak izatea 14 urte arteko haurrentzat. Neurri horretaz gozatu ahal izateko, interesdunek BARIK txartel pertsonalizatua izan beharko dute, eta txartel hori Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGPren) Bizkaiko garraio publikoko Bezeroarentzako Arreta Bulego integraletako edozeinetan lor daiteke.

-BARIK txartelaren bidez ordaintzen diren Bizkaibusen bidaia anitzeko tituluak, hau da Creditrans eta Gizatrans, % 40 murriztea. Bidaldi bakarreko txartelak erabaki honetatik kanpo geratzen dira, eta beraz, haien prezioa ez da gutxituko.

Neurri horrekin batera, BARIK txartelaren bidez ordaindu daitezkeen aldi baterako tituluen Bizkaibuseko erabiltzaileek honako deskontu hauek jasoko dute BGPk 2025eko otsailaren 19an hartutako Erabakiaren bidez, data berberetako eta aldi baterako onartutako honako deskontu hauek:

-Gazte 70 eta Gazte Oro tituluen prezioa % 50 murriztea

-Bidai 50, Bidai 70 eta Bidai Oro tituluen prezioa % 40 murriztea

Deskontu horien ezarpena Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministerioak finantzatuko du, gehienez ere % 30eraino, urtarrilaren 28ko 1/2025 Errege Lege Dekretuaren II. tituluan onartutako zuzeneko laguntzen sistemaren bidez. Halaber, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ere finantzatzen dute, baliabide propioekin osatuko baitute Bizkaian aplikatuko diren deskontuen finantza-laguntza.

Informazio gehiago: www.bizkaibus.eus, tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan

js-tarifas