Trena E1 (ekainak 25 eta 26): gaueko tren-zerbitzua eskainiko du Zarauzko San Pelaio jaiak direla eta
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzaren Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren menpeko sozietate publikoak, gaueko tren-zerbitzua eskainiko du Zarautzen ospatuko diren San Pelaio jaiak direla eta. Jaietara joan-etorriak errazteko, asteazkenetik (ekainak 25) ostegunerako (26) eta ostegunetik (26) ostiralerako (27) gauetan, irteera bereziak burutuko dira Amara/Donostia eta Zumaia geltokietatik.
Euskotrenek trenez bidaiatuko duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, APP ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazioa jaso dezakete, halaber, Euskotreneko langileak dituzten geltokietan eta 944 333 333 telefono-zenbakian.