Entradilla
Trena E1 (ekainak 14): gaueko tren-zerbitzua indartuko da Eibarko San Juan jaiak direla eta
Body
Euskotrenek bihar, ekainak 14, gaueko tren-zerbitzua indartuko du Eibarko San Juan jaiak direla eta. Larunbatetik iganderako gauean, Deba-Ermua tartean tren bereziak ibiliko dira, jaietarako joan-etorriak errazteko.
Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara jo dezakete edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.