Euskotreneko eta ETSko tren zerbitzuen erabilera bikoiztu egin zen ekainaren 7an Gatibuk Gernikan emandako kontzertua zela eta
3.800 pertsonak baino gehiagok erabili zituzten Euskotreneko tren-zerbitzuak ekainaren 7ko arratsalde-gauean, Gatibuk Gernikan emandako kontzertua zela eta. Ohiko asteburu batekin alderatuta, ekitaldirik gabe, Euskal Trenbide Sarearen bidez mugitu den bidaiari kopurua bikoitza baino gehiago hazi da.
Kontzerturako joan-etorriak errazteko asmoz, Euskotrenek E4 Bilbo-Bermeo linearen larunbatetako ohiko zerbitzua indartu zuen Amorebieta-Gernika-Bermeo tartean.
Zerbitzu bereziaren helburua garraio publikoko alternatiba bat eskaintzea da, ekitaldira joan ahal izateko eta, aldi berean, jendea ohiko trenetan zein tren berezietan banatu ahal izateko.