Trena E4 (ekainak 7): zerbitzua indartuko da Gatibuk Gernikan emango duen kontzertua dela eta.
Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailaren barruan dagoen Euskotren Sozietate Publikoak tren zerbitzua indartuko du ekainaren 7an, larunbata, Gatiburen ("Azken Zoramena Gernikan") kontzertu berezia dela eta.
Hain zuzen ere, Euskotrenek E4 Bilbo-Bermeo linearen larunbatetako ohiko zerbitzua indartuko du Zornotza-Gernika-Bermeo tartean, arratsalde-gau partean.
Bestalde, ekainaren 7ko 23:47tik igandeko 3:39ra bitartean ez da geldialdirik egingo Lurgorriko geralekuan, eta sarbidea itxita egongo da aipatutako ordutegian.
Euskotrenek trenez joango direnei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Zerbitzu berezi honen helburua da garraio publikoko alternatiba bat eskaintzea ekitaldiaz gozatzeko eta, aldi berean, erabiltzaileei tren desberdinetan banatzen laguntzea.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 informazio-telefonoa eta Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokiak dituzte eskura.