Bilboko Tranbia (maiatzak 25): aldaketak zerbitzuan Athletic Club – FC Barcelona norgehiagokoa dela eta.
Igandean, maiatzak 25, Euskotrenek Bilbon tranbiaren eta metroaren 3. linearen zerbitzua indartuko du, San Mamesen 21:00etatik aurrera Athletic Club – FC Barcelona taldeek jokatuko duten futbol partida dela eta.
BILBOKO TRANBIA
Bilboko tranbian, Euskotrenek Bolueta eta La Casilla artean ohiko zerbitzua eskainiko du, eta Pio Barojatik 20:00etan zirkulatuko du. Gainera, partida hasi aurretik, 20:20tik 21:00etara, La Casilla eta Euskalduna arteko zirkulazioa bertan behera geratuko da, eta Bolueta eta Euskalduna arteko zerbitzua bi noranzkoetan emango da.
Partida amaitu ondoren, bertaratzen diren pertsonen hustuketan segurtasuna bermatzeko, tranbiaren zerbitzua partzialki etengo da La Casilla eta Euskalduna artean, 20/30 minutukoa gutxi gorabehera. Etete hori Bilboko Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planean sartuta dago.
San Mamesetik gertu dauden geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, tranbiaz itzultzeko joan-etorriak hasteko. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.
L3 METROA
Partida amaitu ondorengo itzulerako joan-etorrietarako, igandeetako ohiko ordutegia luzatuko da L3 metroan, eta Metro Bilbaok 1. eta 2. lineetan ezarritako zerbitzua osatuko da, Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian dagoen loturari esker.
Erabiltzaileek 944 333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.