ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Bilboko Tranbia/Metro L3 (maiatzak 21): aldaketak zerbitzuan Europa Leagueko finala dela eta

Body

Egun osoan zehar aldaketak egongo dira tranbia-zerbitzuan: 10:00etatik aurrera Sabino Arana geralekua zerbitzutik kanpo egongo da eta arratsaldean Bolueta-Euskalduna tartean soilik ibiliko da. Zerbitzua 2.30era arte luzatuko da 

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarria Saileko Sozietate Publikoak, Bilboko tranbiaren eta metroaren 3. linearen zerbitzua indartuko du bihar, maiatzak 21, San Mamesen ospatuko den UEFA Europa Leagueko finalaren ondoren. Gainera, egun osoan zehar tranbia-zerbitzua ere aldatuko egingo da.

BILBOKO TRANBIA

Tottenham Hotspur-Manchester United partida 21:00etan hasiko da, baina tranbien zerbitzuan hainbat aldaketa burutuko da UEFA Europa Leagueko Finalerako diseinatutako operatiboaren esparruan, San Mames inguruan jendetza espero baita.

Aldaketak honako hauek izango dira:

  • 10:00etatik aurrera, zerbitzua amaitu arte, tranbiek ez dute geldialdirik egingo Sabino Aranan.
  • 15:00etatik aurrera, La Casilla eta Euskalduna arteko zerbitzua eten egingo da, eta, beraz, Bolueta-Euskalduna tartean bakarrik egingo da, lanaldia amaitu arte.

Asteazken gaueko 21:00etatik goizaldeko 2:30ak arte, tranbian 15 minutuko zerbitzua programatu da Bolueta-Euskalduna tartean, bi noranzkoetan.

L3 METROA

Partida amaitu ondorengo itzulerako joan-etorrietarako, Bilboko metroaren L3 linearen ohiko ordutegia luzatuko da, eta Metro Bilbaok 1. eta 2. lineetan ezarritako zerbitzua osatuko da, Zazpikaleak/Casco Viejo geltokiaren loturari esker. Zerbitzu berezia L3n, osteguna 22ko goizaldeko 3:15ak aldera amaituko da.

Erabiltzaileek 944 333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.

js-tarifas