Trena E1/E2 (maiatzak 8-10): zerbitzu errefortzua Durangon eta Ficoban HABEko azterketak direla eta
Euskotrenek trenen zerbitzu erregularra indartuko du Durangon eta Ficoban euskara azterketak (HABE) egingo direlako.
Maiatzaren 8, 9 eta 10ean, E1 lineako trenen eskaintza indartuko da, Bilbao/Matiko – Traña tartean, Bizkaian Durangon egingo diren euskara azterketetarako.
Gainera, maiatzaren 9an eta 10ean, Hendaia-Lasarte Oria E2 lineako hainbat zirkulazioren ibilbidea luzatuko da, Ficobara edo Ficobatik joan-etorriak errazteko, euskara azterketak egiten diren tokitik.
Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die trenez joango diren pertsonei, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 944 333 333 telefono-zenbakia eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokiak daude eskuragarri.