ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E2 (apirilak 26): zerbitzu berezia Aviron Bayonnaise – Section Paloise errugbi partidarako

Body

Apirilaren 26an (larunbata), Aviron Bayonnais - Section Paloise errugbi-partida (TOP 14) jokatuko da Reale Arenan, 16:30ean; hori dela eta, Euskotrenek tren-zerbitzua indartuko du partidarako joan-etorriak errazteko.

Goizeko 09:15etik aurrera, Euskotrenek trenen maiztasuna areagotuko du Hendaia – Amara (Donostia) tartean; hain zuzen, trenak egongo dira 15 minututik behin, partida hasi arte.

Partida amaitutakoan, gutxi gorabehera 18:25etik 20:15era bitartean, ohikoak baino tren gehiago egongo dira Amara (Donostia) – Hendaia tartean. Horrez gain, 20:15etik 23:15era bitartean ohiko trenen zerbitzua areagotuko da eta trenak egongo dira 15 minututik behin Amara (Donostia) eta Hendaia artean.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen informazio-telefonoa dute beren esku (944 333 333). Horrez gain, informazioa eskura dezakete Euskotreneko langileak dituzten geltokietan, APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean.

js-tarifas