ZERBITU MOZKETA

Entradilla

Aste Santu honetan ETSk Derio eta Lezama arteko zirkulazioak etengo ditu azpiegitura hobetzeko obrak direla eta

Body

Apirilaren 17tik 20ra bitartean autobus zerbitzu alternatiboa eskainiko da Derio eta Lezama artean. 

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak Derioko eta Lezamako geltokien arteko Euskotren zerbitzua etengo du Aste Santuan, Txorierriko lineako Zamudioko geltokian trenbide-azpiegitura hobetzeko lanak direla eta. Alternatiba gisa, ETSk autobus zerbitzua aurreikusi du bi geltokien artean. Lekunbizen, Zamudion eta Kurtzean ere geldituko da. 

Obrak apirilaren 17tik 20ra bitartean egingo dira, biak barne, Zamudioko geltokiaren eremuan. Gaur egun dagoen balasto gaineko trenbide gainegituraren ordez, plaka gaineko gainegitura jarriko da, finkapen zuzenarekin, eta, horri esker, trenbidearen geometriak ez du aldaketarik jasango nasaren eremuan. Era berean, bibrazioen aurkako babes-sistema instalatuko da plaka gaineko trenbidearen lauza berriaren azpian, berritutako tarte osoan. 
110 metroko tartea da, nasaren hasieratik geltokiaren ondoren dagoen oinezkoentzako trenbide-pasaguneraino. Jarduketa Zamudio eta Kurtzea arteko trenbidea berritzeko proiektuaren parte da, eta 604.591,47 €-ko aurrekontua du guztira (BEZik gabe). 
Derio eta Lezama arteko joan-etorri guztiak autobusez egingo dira.

 Bilborako noranzkoan autobusek 10 minutu aurreratuko dute Lezamako irteera, trenaren ohiko ordutegiarekin alderatuta. Bestalde, apirilaren 19ko gaueko zerbitzua erabat etengo da. Hau da, ordutegi horretan ez da autobus-zerbitzurik eskainiko.

Geralekuak leku hauetan egongo dira: 

Archivo adjunto