Trena E3/L3 (martxoak 7 eta 8): zerbitzu berezia Sondikako inauteriak direla eta
Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du asteburuan Sondikatik Lezamara eta Kukullaga/Etxebarrira, Sondikako inauterietan sortzen diren joan-etorriak errazteko.
Martxoaren 7tik 8rako gaua
Ostiraletik larunbatera Txorierrin tren zerbitzua egongo da gau osoan zehar. Sondikatik Lezamara tren bat aterako da bi orduro. Sondikatik Kukullaga/Etxebarrira ere zerbitzua eskainiko da.
Martxoaren 8tik 9rako gaua
E3 Lezama – Kukullaga/Etxebarri - Lezama linean larunbatetako ohiko zerbitzua egingo da eta trenak bi ordutik behin ibiliko dira. Euskotrenek maiztasuna indartuko du Sondika - Kukullaga/Etxebarri tartean.
Zerbitzu berezien helburua da garraio publikoaren alternatiba bat eskaintzea jaiaz gozatzeko eta, aldi berean, erabiltzaileak tren desberdinetan banatu ahal izatea. Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die trenez joango direnei, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 informazio-telefonoa eta Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokiak dituzte eskura.