ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E1 / Bilboko Tranbia: aldaketak zerbitzuan Inauterien ospakizunagatik

Body

Euskotrenek asteburuan Inauterietan zehar trenen zerbitzu berezia eskainiko du sortzen diren joan-etorriak errazteko.

Inauteriek Bilbon eta Durangon eragindako joan-etorriak errazteko asmoz, Euskotrenek martxoaren 1ean, larunbata, arratsaldeko eta gaueko tren-zerbitzua indartuko du (gauez martxoaren 1etik 2ra).

Zerbitzu berezien helburua jaiaz gozatzeko garraio publikoko alternatiba bat eskaintzea da eta, aldi berean, erabiltzaileei trenetan banatzen laguntzea.

BILBOKO TRANBIA

Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzua aldatuko du otsailaren 28an eta martxoaren 1ean, 2an eta 4an, inauterietako desfileak direla eta.

Aurreikusitako desfileak direla eta, Arriaga eta Pio Barojaren geralekuen artean tranbien zirkulazioa eten egingo da hurrengo egun eta orduetan (gutxi gorabeherako orduak, desfile horiek igarotzean izan daitezkeen aldaketen arabera):

Otsailak 28, ostiralak

  • Goizez: 10:30etik 11:30era.
  • Arratsaldez: 18:30etik 19:30era.

Martxoak 1, larunbata

  • Goizez: 11:30etik 12:30era.
  • Arratsaldez: 16:15etik 21:00etara.

Martxoak 2, igandea

  • Goizez: 11:30etik 12:30era.

​​​​​​​Martxoak 4, asteartea

  • Arratsaldez: 19:30etik 20:30era.

Lehen aipatutako goizetan zerbitzua eteten den bitartean, Bolueta-Arriaga eta Pio Baroja-La Casilla tarteetako zirkulazioek 15 minutuko maiztasuna izango dute. Arratsaldean programatutako mozketei dagokienez, Bolueta-Arriaga tartean 15 minutuko maiztasuna izango da, eta Pio Baroja-La Casilla tartean, berriz, 12 minuturo zirkulatuko da.

Euskotrenek trenez joango direnei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatu die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek eskura 944 333 333 informazio-telefonoa eta Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokiak dituzte.

js-tarifas