García Chuecaren ustez, “familientzat oso albiste ona da” 12 urtez azpikoentzako garraioaren doakotasuna Euskadi osora zabaltzea

Entradilla

García Chuecaren ustez, “familientzat oso albiste ona da” 12 urtez azpikoentzako garraioaren doakotasuna Euskadi osora zabaltzea

Body

- Euskotrenek urtarrilaren 30etik aurrera ezarriko du neurria Bizkaian eta Gipuzkoan.

Susana García Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak positibotzat jo du 12 urte bete arte haurrentzako garraio publikoaren doakotasuna Euskadi osora zabaltzea. Araban neurria hilabete hasieran ezarri ondoren, urtarrilaren 30etik aurrera jarriko da martxan Bizkaian eta Gipuzkoan (Dbusen, otsaiaren 5tik aurrera), baita Eusko Jaurlaritzaren Euskotren sozietate publikoaren tren eta tranbietan ere.  

“Oso albiste ona da familientzat”, nabarmendu du sailburuak, eta azpimarratu duenez Euskadik “hobekuntza garrantzitsu horri ezarrita amaituko du hilabetea”. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako eta Euskadiko Garraio Agintaritzaren barruan gainerako erakunde eta operadoreei, euren gain hartzeko, jakinarazitako neurriaren helburua “mugikortasun jasangarria sustatzea eta haurrak dituztenei ekonomikoki laguntzea” da.  

Alde horretatik, Euskadiko garraio-arduradun nagusiak eskerrak eman dizkie erakundeei eta garraio publikoaren operadoreei azken asteotan kolektibo horrentzat doakotasuna ezartzeko egindako “ahaleginagatik”: “Euskadin tarifa-sistema integratua sortzeko epe luzeko helburuan emandako aurrerapausoa da, lurralde bakoitzeko berezitasunekin baina erabileraren araberako eta kolektibo jakin batzuk, horien artean, hain zuzen ere, gaztetxoena, babesteko oinarri partekatuekin”.  

Orain ematen den urratsak orain arte 0 urtetik 6 urtera zegoen doakotasuna 12 urte bete arte luzatzea dakar, eta horrek esan nahi du Euskadin 130.000 adingabe eta horien familiak izango direla onuradunak. Horretarako, beharrezkoa izango da txartel pertsonalizatua izatea –Bat, Barik edo Mugi–, eta bidaia bakoitzaren aurretik baliozkotzea.  

Gainera, Euskotrenen garraiobide guztietan, bakarrik bidaiatzen duten 12 urtetik beherakoek gurasoen edo tutoreen baimena beharko dute, eta eredua Euskotrenen webgunetik jaits daiteke. 

Archivo adjunto
Baimena211.13 KB