ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Bilboko Tranbia (urtarrilak 26): aldaketak zerbitzuan Athletic Club – C.D. Leganés norgehiagokoa dela eta

Body

Igandean, urtarrilak 26, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du 18:30etatik aurrera San Mamesen jokatuko den Athletic Club - C.D. Leganés partida dela eta.

San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, Pio Barojatik Ospitalerako errefortzu-zerbitzuren batekin (17:28 eta 18:14).

Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen segurtasuna bermatzeko, zerbitzua partzialki eten egingo da La Casilla eta Euskalduna artean, gutxi gorabehera 20/30 minutukoa iraupenarekin. Etete hori Bilboko Udalak koordinatutako Larrialdietarako Udal Planaren barruan dago.

San Mamesetik gertu dauden geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, tranbiaz itzultzeko joan-etorriak hasteko. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.

Erabiltzaileek eskura dituzte informaziorako telefonoa (944 333333), www.euskotren.eus webgunea eta Euskotrenen APP ofiziala.