Trena E1 / E2 / E5 (urtarrilak 16): zerbitzu berezia eskainiko da Real Sociedad – Rayo Vallecano partidarako
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad – Rayo Vallecano futbol partiduaren joan-etorriak errazteko. Partida Reale Arenan bihar, urtarrilak 16, jokatuko da 19:30etik aurrera.
Tren zerbitzu bereziaren helburua joan-etorriko bidaietarako garraio publikoaren alternatiba bat eskaintzea da eta, aldi berean, zaleak trenetan banatu ahal izatea. Partiduaren itzulerako, Euskotrenek trenak eskainiko ditu Anoetatik Hendaiara, Altzara, Lasarte/Oriara eta Zumaiarantz. Tren horien irteera behar den denbora atzeratuko da luzapena edo penaltiak badaude.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefonoa dute eskura. Informazioa Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso dezakete, baita APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere.