Gabonak 2024

Entradilla

Euskotrenek tren, tranbia eta funikular zerbitzuak aldatuko ditu abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean 

Body

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarria Sailaren mendeko sozietate publikoak, abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean tren, Bilboko tranbia eta funikular zerbitzuak aldatuko ditu Gabon gaua, Eguberri, Urtezahar eta Urte Berri on ospakizunengatik.

Ordutegia Gabonetara egokitzeko asmoz, abenduaren 24ko eta 31ko gauetan, Euskotrenek tren, Bilboko tranbia eta funikular zerbitzuen amaiera aurreratuko du. Halaber, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean zerbitzuaren hasiera atzeratuko du, eta eguerdian berriro eten egingo du. Zerbitzua normaltasunez ibiliko da 17:00etatik aurrera, gutxi gorabehera.

Zerbitzuaren aldaketa horiek honako linea hauei eragingo diete:

•   E1 Matiko/Bilbao – Amara/Donostia (Linea Orokorra + Usansoloko Ospitalerako autobus anezka)

•   E2 Lasarte / Oria - Hendaia (Topoa)

•   E3 Lezama – Kukullaga/Etxebarri (Txorierri)

•  E4 Bermeo – Matiko/Bilbao (Urdaibai)

•   E5 Altza – Amara/Donostia

•   Larreinetako funikularra

•   Bilboko tranbia: abenduaren 23ko arratsaldean eta 24ko goizean ere Olentzero eta Mari Domingiren etorrerak tranbian eragina ekar dezake.

Bilboko metroaren zerbitzuko 3. linean Gabon gaueko eta Gabon Zahar Gaueko afarietarako zerbitzua ere eten egingo da lau orduz. Gero, berriro hasiko da, gau osoan zerbitzua emateko.

Euskotrenek gomendatu die trenez edo tranbiaz joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, geltokietara edo geralekuetara joan daitezke edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.