Metroa-L3: abenduaren 13an eta 20an, ostiralak, zerbitzua gau osoan zehar
Abenduak 13ko eta 20ko gauetan trenak 15 minuturo ibiliko dira Kukullaga-Etxebarri eta Matiko-Bilbo geltokien artean
Euskotrenek abenduko gauetan Bilboko metroaren 3. linean ostiraletako gaueko zerbitzuaren ordutegia luzatuko du. Ostiraletik larunbatera, trenak gau osoan zehar ibiliko dira Kukullaga-Etxebarri eta Matiko-Bilbao artean, bi noranzkoetan, 15 minutuko maiztasunarekin. Ordutegi luzapen hori abenduaren 13an eta 20an aplikatuko da.
Euskotrenek metroan joango direnei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatu die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietara joan daitezke eta 944 333 333 telefono zenbakira deitu.