ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Bilboko Tranbia/Metro L3 (abenduak 4): aldaketak zerbitzuan Athletic Club – Real Madrid norgehiagokoa dela eta

Body

Asteazkenean, abenduak 4, Athletic Club – Real Madrid partida jokatuko da 21:00an San Mamesen.


BILBOKO TRANBIA
Euskotrenek ohiko zerbitzua emango du Bolueta eta La Casilla artean, eta Pio Barojatik Ospitalerantz zirkulazio bereziak sartuko ditu (19:52 eta 20:28).
Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen segurtasuna bermatzeko, zerbitzua partzialki eten egingo da La Casilla eta Euskalduna artean, gutxi gorabehera 20/30 minutukoa iraupenarekin. Etete hori Bilboko Udalak koordinatutako Larrialdietarako Udal Planaren barruan dago.
San Mamesetik gertu dauden geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, tranbiaz itzultzeko joan-etorriak hasteko. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.
Informazio gehiago: 944 333 333 telefono zenbakian, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala ere kontsulta ditzakete.


METROKO L3 LINEA

Partida amaitu ondorengo itzulera-bidaietarako, metroko 3. linearen ohiko ordutegia zabaldu egingo da, Metro Bilbaok 1. eta 2. lineen artean ezarritako zerbitzua osatzeko, Zazpikaleak/Casco Viejo geralekuaren korrespondentziari esker.

Erabiltzaileek eskura dituzte informaziorako telefonoa (944 333333), www.euskotren.eus webgunea eta Euskotrenen APP ofiziala.
 

js-tarifas