ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Bilboko Tranbia/Metro L3/Bizkaiko autobusak (urriak 24): aldaketak zerbitzuan Athletic Club – SK Slavia Praga norgehiagoka dela eta

Body

Urriaren 24an (osteguna) Euskotrenek Bilboko tranbia eta metroko 3. lineako zerbitzuak indartuko ditu, Athletic Club –SK Slavia Praga norgehiagoka dela eta. Partida San Mamesen 21:00etan jokatuko da.

BILBOKO TRANBIA

Bilboko tranbian, Euskotrenek ohiko zerbitzua emango du Bolueta eta La Casilla artean, eta Pío Barojatik Ospitalerantz zirkulazio bereziak sartuko ditu (19:52 eta 20:28).

Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen irteeraren segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren mozketa partziala egingo da La Casillaren eta Euskaldunaren artean, gutxi gorabehera 20/30 minutuz. Etete hori Bilboko Udalak koordinatzen duen Udaleko Larrialdi Planean sartuta dago, partidura bertaratzen den jendea behar bezala husten dela bermatzeko. 

San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketarik gerta ez dadin, Euskotrenek Euskalduna geralekura joatea gomendatzen du, tranbian itzulera egiten has dadin. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.

METRO L3

Partidutik itzultzeko, metroaren 3. lineako lanegunetako ohiko ordutegia luzatu egingo da, Metro Bilbaok 1. eta 2. lineetan ezarritako zerbitzua osatuz, Zazpikaleak/Casco Viejo geltokiaren loturari esker.

Informazio gehiago: 944 333 333 telefono zenbakian, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala ere kontsulta ditzakete.

A3414 BILBO - LEIOA - GETXO AUTOBUSA

19:00etatik zerbitzua amaitu arte, Bilbo – Leioa – Getxo  autobus linean (Artxandako tuneletik doana) ibilbidea aldatuko da.

  • Getxo-Bilbao: Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko dira. 
  • Bilbao-Leioa-Getxo: Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak Gran Via 79tik abiatuko dira.

Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen dena baino 10 minutu beranduago egingo dira, 22:30era arte. Autobus hori Getxoraino joango da.

KENDUTAKO GERALEKUA: 19:00etatik zerbitzua amaitu arte, Luis Briñas

Informazio gehiago: www.bizkaibus.eus, tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan