ETSk Bilboko tranbia Zorrotzaurrera luzatzeko lanen eraikuntza-proiektuaren idazketa esleitu du

Entradilla

ETSk Bilboko tranbia Zorrotzaurrera luzatzeko lanen eraikuntza-proiektuaren idazketa esleitu du

Body

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarrirako Sailak, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bitartez, Bilboko tranbia Zorrotzaurreko uharteraino luzatzeko eraikuntza-proiektuaren idazketa esleitu du. 

ETSko kontratazio-batzordeak aste honetan hartutako erabakiaren arabera, esleipenduna Arenas-Fulcrum-G&C enpresek osatutako Aldi Baterako Enpresa-elkartea izango da, 736.250,00 euroko aurrekontuarekin eta 18 hilabeteko egikaritze-epearekin. Lehiaketara beste lau proposamen aurkeztu dira. 

Zorrotzaurreraino luzatzeko lanak Euskaldunako biribilgunetik abiatuko dira. Ibilbidea 2,4 kilkometro luze izango da, eta trenbide bikoitzean joango da, gehien bat bide berdean. Bost geltoki izango ditu, horietako bat Olabeagan.

 Sabino Aranako geltokia Jesusen Bihotzaren biribilgunera aldatzea eta Olabeaga eta Zorrotzaurre lotuko dituen zubiaren eraikuntza-tipologia aztertzea eta definitzea ere azterlan horretan landuko dira. Itsasadarraren gaineko gurutzatze-egitura berriak oinezkoek eta bizikletek ere erabiltzea ahalbidetuko du, tranbiaren plataformaren alde banatan. Proiektuak Olabeagako geltokiaren kokapenaren eta hiri-integrazioaren azterketa zehatza ere aurreikusten du. 

Era berean, ingurumenean ahalik eta ondorio gutxien izateko neurri zuzentzaileak planteatuko dira, bai eta tranbiaren ustiapen-faseko bibrazioen azterketa akustikoa ere.