Trena E1 / E2 / E5 (urriak 3): zerbitzu berezia eskainiko da Real Sociedad – Anderlecht partidarako
Euskotrenek tren-zerbitzua indartuko du ostegunean, urriak 3, Reale Arenan 18:45ean jokatuko den Real Sociedad – Anderlecht partidarako.
Zerbitzu berezi horren helburua partidarako joan-etorriak burutzeko garraio publikoaren aukera eskaintzea da eta, aldi berean, zaleak tren desberdinetan ere banatu ahal izatea. Partiduaren itzulerako, Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Hendaiara, Altzara, Lasarte-Oriara eta Zumaiara.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute eskuragarri: 944 333 333. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean, eta www.euskotren.eus webguneko ordutegi bilatzailean ere.