Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena E1 / E2 / E5 (irailak 14): zerbitzu berezia eskainiko da Real Sociedad – Real Madrid partidarako.

Body

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad – Real Madrid futbol partiduaren joan-etorriak errazteko. Partida Reale Arenan larunbatean, irailak 14, jokatuko da 21:00etatik aurrera.

Tren zerbitzu bereziaren helburua joan-etorriko bidaietarako garraio publikoaren alternatiba bat eskaintzea da eta, aldi berean, zaleak trenetan banatu ahal izatea. Itzulerarako, Euskotrenek trenak eskainiko ditu Anoetatik Hendaia, Altza, Lasarte/Oria eta Zumaiarantz. 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefonoa dute eskura. Informazioa Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso dezakete, baita APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere.