Euskotrenek astelehenean, irailaren 2an, Gasteizko eta Bilboko tranbietan neguko ordutegia berreskuratuko du
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailaren mendeko sozietate publikoak, astelehenean, irailaren 2an, Vitoria-Gasteizko tranbian eta Bilboko tranbian neguko ordutegia berreskuratuko du.
VITORIA-GAZTEIZKO TRANBIA
Euskal Trenbide Sareak (ETS) azken asteetan egin dituen hobekuntza-lanak amaitu ondoren, tranbia astelehenean berriro ibiliko da ibilbide osoan, 15 minutuz behin.
BILBOKO TRANBIA
Lanegunetan eta larunbatetan 12 minutuko maiztasuna berrezarriko da lanaldiaren zatirik handienean, eta igandeetan, berriz, 15 minutuz behin zirkulatuko da.
Erabiltzaileek ordutegi berriak www.euskotren.eus webgunean, Euskotrenen APP ofizialean edo 944 333 333 telefono zenbakian kontsulta ditzakete.